Imagen autoempleo
BFA – Autoemplegua sustatzeko laguntzak eskatzeko epea hasi da
20 maiatza, 2015
Denak adierazi

KBi Digitalak web berria estreinatzen du

Auzo Factoryn finkatutako inkubagailu digitala abiarazi ostean, KBi Digitalak bere webgunea berriztu du barneko enpresa eta profesionalen beharrei hobeto egokitzeko eta coworking gune honi buruzko informazioa emateko. Beraz, zuk ere zure proiektua bertan garatzeko aukera izango duzu.

Inkubatutako enpresak, dagoeneko abian diren 16 proiektuak, hautapen irizpideak, instalazioak eta, batez ere, eskainitako zerbitzuak, hala nola proiektuen bizkortzea edo prestakuntza programa eta 2015. urteko ekitaldiak, dira webgune berrian aurkituko dituzun edukien adibideak.