Datorren ostegunean (uztailak 9) 17:15etan Auzo Factory Irazabal-Matikon Monetice.me-ren hirugarren jardunaldia ospatuko da, interneten bidezko ordainketa moduen  inguruan arituko dena.

Bezeroen kobrantzak kudeatzea ekintzaile eta enpresaburuek izan ohi dituzten erronketako bat da. Gaur egun, munduko edozein lekutan saltzea dugu posible, hortaz, oso garrantzitsua da gure negozioari hobekien datorkion ordainketa modua hautatzea.

Monetice.me topaketen jardunaldi honetan, ohiko egoera batzuk berrikusi eta egoera horietan erabil daitezkeen ordainketa moduak aztertuko dira. Horrez gain, Bitcoin txanponari buruz ere hitz egingo da, hots, kriptotxanpona trukerako baliabide digital gisa erabiltzeari buruz.

Sarrera dohainik da, baian aurrez aldetik izena eman behar da hemen: procionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.net (944205328 / 944205379).

Egitarau osoaren nondik norakoak www.auzofactory.net webgunean aurkituko dituzu.