Urriak 30n, BECen BIME Startup Summit 2015 ekitaldia izango dugu.

Musikaren industriarekin harremana duten startup guztiei zuzendutako ekitaldia da, hauen artean, industria digitala, industria sortzailea, bideo-jokoak eta ticket salmentaren inguruko enpresak.

Beste batzuen artean, ekintzaile arrakastatsuen hitzaldiak, inbertsore eta musikaren arloko enpresa handiekin networkina sustatzeko ekimenak, eraskusketa aretoak eta bilera gelak eskainiko dira.

Etortzeko interesa baduzu, ekitaldiaren web orrialdean eman dezakezu izena.