MassChallenge:DFB

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bostongo MassChallenge enpresa-bizkortzaileak izena emateko epea zabaldu dute, enpresa sortu berrien munduko lehiaketarik handienean parte hartu nahi duten Bizkaiko startup-entzat. 2016ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik epea. Izen-ematea

MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketa bi erakundeok sinaturiko hitzarmenaren barruan sartzen da, joan den urrian sinatu baitzuten Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta MassChallenge-ek akordio bat, Bizkaian startup-en lehiaketa bat garatzeko. Hitzarmenean jasotzen denez, berrikuntza-mailarik handiena egiaztatzen duten startupek aukera izango dute munduko MassChallenge lehiaketaren finalaurrekoetan sartzeko. Enpresa horiek aholkularitza gehiago jasoko dute, eta final handira heltzeko aukera izango dute, lehiaketan aurrera eginez.

MassChallenge-ekiko lankidetzak, eta Bostonen jasotako aholkularitzak, aukera emango die hautatuak diren startupei mundu osoko inbertitzaileak, babesleak eta beste ekintzaile batzuk biltzen duten sare batean sartzeko.