40

Abenduaren 17an Bizkaia Enpresa Digitalak Barnetegi Teknologiko Industria 4.0″ antolatu du Zeanurin.  4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko. Barnetegiaren helburua da, 4.0 Industriak enpresa barruan izan ditzakeen inplikazioak eta onurak ezagutzea, 4.0 Industria indartuko duten teknologia eta joera garrantzitsuenak identifikatzea, eta 4.0 Industria aplikatu duten kasu errealak ezagutzea.  Egun osoko jardunaldia izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara (bazkaria barne).