informe EcommerceEkonomia Digitaleko Espainiako Elkarteak (Adigital) egindako ikerketaren arabera, Gabonetan egongo den online kontsumoa espainiar Estatuan 3.460 milioikoa izango da, joan den kanpainan baino %10,6 gehiago.  

Gainera, Adigital­eko inkestan bildutako datuek, 237 online dendetako lagina erabili duena, aurtengo Gabonetan herrialdearen online kontsumoaren %18,89a izango dela erakusten dute.

Horregatik sektoreko enpresak prestatzen ari dira kanpainari aurre egiteko: %59,77ak Gabonetan eskaintza berezia egingo dute eta kanpaina berezia egingo duten denden kopurua joan den urtean baino %14 igoko da.

Kanpaina berezi hauetan salneurriaren murrizketa (%51,92), doako bidalketa gastuak (%32,69), data hauetarako sortutako produktu eta zerbitzuak (%30,77), salneurrien murrizketa orokorra (%26,92), geroko erosketetarako bonifikazioak (%26,92) edo jasotzeko data bermatuak (%19,23).

Gainera, denda elektronikoen %54,02 publizitatean inbertituko duela aitortu du, e­mail marketing (%85,42), search marketing (%79,17), sare sozialak (%75,00), display eta estekak (%68,75) eta mobile display (%41,67).

Parte hartu duten online dendek maila hauetan lan egiten dute: turismoa, moda, oinetakoak, osagarriak, elektronika, osasuna eta edertasuna, umeena, haurtzaintza y jolasak, kirolak, etxebizitza, altzariak eta dekorazioa, elikagintza, maskotak, telekomunikazioak, finantzak, automozioa, opariak eta aisialdia.