enpresa digitalaDatorren abenduaren 15ean “Enpresa Digitala Invest: Elkarlana, EIKTak Industrian bultzatzeko” biltzarra burutuko da Bizkaia Enpresa Digitalan (Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204). 2020ko Fabrikazio Aurreratuko Euskal Estrategiak eta Zentzuzko Espezializazioko Estrategiak bat egiten dute gure lurraldearen erronka industrialei erantzuteko. Enpresa Digitala Invest Euskadiko Agenda Digitalaren esparruan sortu da, erakundeen arteko lankidetza EIKT-en integrazioa (Elektronikako, Informazioko eta Komunikazioko Teknologiak) enpresen negozio prozesuetan bultzatzeko sustatzen duen ekimen bezala. Enpresa Digitala Invest Kongresuak EIKT berri hauek enpresetan bultzatu nahi ditu, errealitate industrial berri honetan ardaztutako topaketa multisektorialen bitartez.