NorabideaBarrixek, Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak, Norabidea 2015 txostena argitaratu du, lurraldeko enpresen berrikuntzari buruzko errealitatea eskaintzen duen inkesta. Txostenaren arabera, enpresetako %68,7 berrikuntza egiteko erabakia arrakastatsua izan dela uste du, 2014an baino gehiago (%61).  

Enpresen arteko lankidetza eragile garrantzitsua bilakatu egin da, izan ere enpresa berritzaileen ia erdiak (%43,6k) sarritan kolaboratzen dute beste konpainia batzuekin ­bai beren sektorekoekin eta baita ere beste sektore batzuetakoekin.

Lankidetza hau, batez ere, produktu edo zerbitzu berrien edo hobetuen diseinuan, garapenean eta merkatu berrien irekieran ematen da. Gainera, kontsultatutako enpresen %66,6k uste du lankidetza hori baliagarria dela.

Berrikuntzaren ondorioen artean ,kalitate handiagoa, produktu eta zerbitzuen sorta zabalagoa, bezeroen beharretara erantzuna emateko denboraren murrizketa, produkzioaren malgutasun handiagoa eta sarrera merkatu berrietan dira gehien baloratzen direnak.

Azken lau urteetan zehar, Bizkaiko enpresen erdiak inguru jarduera berritzaileren bat egin dute. Zehazki, %29,6k berrikuntza maila handia edo oso handia du, portzentaje hori iazkoa baino apur bat handiagoa izanik (%28,4).