AeroIE2016Martxoaren 14 eta 15ean Aero Innovation Event 2016 ekitaldia burutuko da BECen. Aeronautikaren sektorean jakintzaren transferentzia egiteko metodologia berriak aztertuko dira eta berrikuntza sistemako edozeinentzat interesgarria izango da.  Izen-ematea.

Ekitaldian hizlari izango dira Henry Chesbrough, berrikuntza irekiaren “aita”; Alan McShane, Considiomeko aholkularia eta Legos Serious Play metodologiaren bultzatzailea espainiar Estatuan; Javier Creus, Ideas for Changeren  eta @Pentagrowth-en sortzailea; eta Simon Lex antropologoa.

Hizlari guztiok aldi berean burutuko diren lantegi eta mahai-inguruetan parte hartuko dute.  Anaska Córdoba ekintzaileak sustatzen duen Innovaero sare digitalak antolatzen duen biltzar hau aitzindaria da aeronautika sektorean eta bi egun iraungo du.