IMG_20160127_124212016Urtarrilaren 27an KBi Digitalen bigarren Open Mentoring saioa burutu zen, KBin kokatutako enpresei zuzenduta. Saioa Carlos Ortiz Graciak dinamizatu zuen, KBi Digitaleko bizkortze zerbitzua zuzentzen duen iMentor Global enpresakoak. Bertan egon zirenek aukera izan zuten e-commercearen esparruan nazioartean lehen mailako ekintzaileak diren Cristóbal Alonso eta Maris Dagisekin solastatzeko.

Bertaratu zirenen artean egon ziren Fair Saturday, Decoramus, Solidarters, B&V Apps, Dog Vivant , Domesticoo, Minishoes, WeeReel eta La Tippeko ekintzaileak eta Marcos Espina eta Felicidad Izquierdo garatzaileak.

Saio hauek KBi Digitalek hilero antolatzen dituen Open Mentoring jardunaldien barruan daude eta Beazek eta Bilbao Ekintzak bultzatzen duten proiektu digitalen inkubagailu aurreratuan dauden enpresei zuzentzen zaizkie.