IKT2014an 8 milioi lagun inguru aritu dira lanean Informazio eta Komunikazio Teknologietako espezialista gisa Europar Batasunean. Horrek esan nahi du enplegatu kopurua milioi bat baino gehiago hazi dela hiru urtetan, eta, Eurostat-ek jasotako datuen arabera, EBko enplegu guztiaren %3,7 ordezkatzen du.Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak azpimarratu duenez, IKTen sektoreko enpleguaren hazkundea, bereziki profilik espezializatuenena, gorantz doan joera bihurtu da azken urteotan; izan ere, gero eta digitalizatuago dagoen mundu honetan, goitik behera aldatu dira produkzio-moldeak, eta baita ere enplegu-ereduak.

Informazio gehiago