ikanos

Eelecentre Europe-k Amsterdamen egin duen batzar orokorraren iritziz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren “Ikanos” programa  jardunbide egokia da Europako gainerako herrialdeetarako bere kontzeptualizazio, metodologia eta aplikazioarengatik.

Hala berretsi du gomendioen eta jardunbide egokien “Guidelines on the adoption of DIGCOMP” txostenean, non esaten den “Ikanos” proiektua Europa osorako “erreferentzia nabarmena” dela, eta non deskribatzen den garatu diren jardueretako batzuek izandako oihartzun zabala, adibidez gaitasun digitalen auto-ebaluazio testarena, zeinari esker 18.000tik gora erabiltzailek (hiritarrek, irakasleek, ikasleek eta beste kolektibo profesional batzuek) eskuratu baitute profil digitala. – See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-hiritarren-gaitasun-digitala-bultzatzeko-eusko-jaurlaritzaren-proiektu-bat-europarako-jardunbide-egoki-bezala-aitortua-izan-da#sthash.EPjZD5kx.dpuf