ikasordena

Software libreko konponbideen garapenean espezializatua dagoen Irontec enpresa bilbotarrak tableterako Ikasordena aplikazioa merkaturatu du.

Ikasordena erabilpen intuitiboko aplikazio bat da, 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat diseinatua dagoena. Haurrek letrak ordenatu behar dituzte, irudietan oinarrituta, euskarazko hitzak eraikitzeko. Jolasaren helburua da eguneroko gaiei buruzko hiztegia ikastea, hala nola, etxeko objektuak, gorputz-atalak, koloreak eta zenbakiak. Aplikazioa Android eta iOS sistema eragileekin erabil daiteke.