KBi Digital-i buruzko galderarik edo zalantzarik baduzu, jarraian informaziorik garrantzitsuena aurkituko duzu. Behar duzun erantzuna aurkitzen ez baduzu, erabili gure kontaktu formularioa gurekin harremanetan jartzeko.

 

1Zenbat ordaintzen duzu hilean alokairuagatik?
Egonaldiaren kostua 50€/hilean/pertsona da, gehi 35€/hilean/proiektua. Zerbitzuetan sartuta daude proiektuen bizkortzea, prestakuntza eta sareen eta altzarien erabilera.
2Nolako enpresa proiektuak sar daitezke?
Eduki digitalen sektorean produktuak eta zerbitzu orokorrak garatzen dituzten guztiak, ondorengo jarduera sektoreetan:

  • Mugikor, telebista eta multieuskarrietarako aplikazioen garapena
  • Interneten oinarritutako negozioak
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalen ekoizpena

3Zenbat irauten du inkubagailuko egonaldiak?
Enpresa proiektu motaren araberako da egonaldiaren iraupena:

  • Dibertsifikazio proiektu bat aurkezten duten enpresak: 1-3 urte artean.
  • Merkatuan sartzeko fasean dauden startup-ak: 1-4 urte
  • Inkubagailu fasean dauden proiektuak dituzten ekintzailea: 6 hilabete (urte batera luza daiteke).
  • Profesionalak: 6 hilabetetik 4 urtera.

4Zenbat pertsona sar daitezke proiektu bakoitzagatik?
Enpresa bakoitzagatik 10 pertsona gehienez ere.
5Zein da ordutegia?
KBi Digital-en erabiltzaileek aste 7 egunetan eguneko 24 ordutan edukiko dute eskuragarri zerbitzua. Horretarako txartel pertsonalizatuak erabiliko dira. Txartel horiek inkubagailura sartzeko baimena izapidetzean emango zaio erabiltzaile bakoitzari.
6Zein da inkubagailuaren ekipamendu komuna?

  • Lanpostu osoa
  • Bilera aretoa
  • Prestakuntza gelak
  • Ekitaldiak egiteko espazioak
  • Sukaldea, jangelarekin

7Nolakoa da bizkortze prozesua?
Proiektua KBi Digital-en sartu eta gero, bizkorgailuak lan bilera bat egingo du enpresarekin. Ondoren, diagnostiko bat egingo du eta enpresa hazteko jardun ibilbide bat garatuko du. Enpresak erabakiko du bizkorgailuak adierazitako urratsak eman ala ez. Aukerazko zerbitzu bat da.
8Eskura al ditzaket bizkorgailuaren zerbitzuak KBi Digital-en kokatu gabe?
Proiektuen bizkorgailua KBi Digital-en estrategian definitutako zerbitzuen zati garrantzitsu bat da. Inkubagailuan kokatutako pertsona guztien eskura dago aipatutako zerbitzua.
9Enpresa proiektuetan inbertitu nahi dut. Hemendik sartu al naiteke proiektuetara?
Jakina. Idatzi mezu bat info@kbidigital.net helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara, zure zalantzak argitzeko.