2015eko KBi prestakuntza

KBi DIGITALek prestatu duen prestakuntza agenda enpresa eta negozio analogikoen eraldaketa digitalera bideratzen da. Lanean ari diren eta ingurune digitaletan ibilbide luzea egina duten profesionalek eskainitako ikastaroak dira.

El nuevo entorno digital de los negocios

Manuel Balsera

1. Negozioen ingurune digital berria

Lehenengo saio honetan, ekonomia digitalaren arloan egun nagusi diren joerak eta gainerako nobedadeak aurkeztuko dira, ingurune aldakor honek ekintzaileei eta enpresei eskaintzen dizkien aukerak ebaluatuz. Horrezaz gainera, erronka horiei aurre egiteko sortu diren kudeaketa-tresna berrien teknologietan oinarritzen diren negozio-ereduen eraldakuntza ere jorratuko da. Bigarren saioan, berriz, workshopa egingo da, partaideen proiektu guzti-guztietan eredu aldatzaile horiek modu praktikoan gauzatze aldera.

Tendencias en el mundo del emprendimiento digital

Javier de PazIkusi online prestakuntza

2. Joerak ekintzailetza digitalaren munduan

Ondoko hau da saioaren helburua: lehenik, ekintzaileei ekintzailetzari dagokion proiektu bakoitzerako tresna juridiko egokiari buruzko azalpenak eta argibideak ematea, oinarri teknologikoa duen start-up baten hazkunde-fase guztiei dagokienez. Proiektu bakoitzerako era juridikoa landuko da. Bigarrenik, oinarri teknologikoa duen start-up baten online jardunbide juridikoa azaltzea. Azkenik, start-up bat eratzeari buruzko ariketa praktikoak egingo dira.

Investigación de mercado para start ups digitales

Carlos OrtízIkusi online prestakuntza

3. Enpresa digitalentzako merkatuen ikerketa

Nola egokitu merkatuen ikerketako teknika tradizionalak startup-etara. Metodologia desberdinen abantailak eta desabantailak. Nola aukeratu metodologia egokiena.

Cuestiones legales para emprendedores digitales

Alfredo AzconaIkusi online prestakuntza

4. Ekintzaile digitalentzako lege-kontuak

Ondoko hau da saioaren helburua: lehenik, ekintzaileei ekintzailetzari dagokion proiektu bakoitzerako tresna juridiko egokiari buruzko azalpenak eta argibideak ematea, oinarri teknologikoa duen start-up baten hazkunde-fase guztiei dagokienez. Proiektu bakoitzerako era juridikoa landuko da. Bigarrenik, oinarri teknologikoa duen start-up baten online jardunbide juridikoa azaltzea. Azkenik, start-up bat eratzeari buruzko ariketa praktikoak egingo dira.

Business analytics y la gestión de datos

Ana AldeaIkusi online prestakuntza

5. Business analytics eta datuen kudeaketa

Edozein negozio digitalen arrakasta modu errentagarrian bezero berriak bereganatzea lortzen denean heltzen da. Beraz funtsezkoa da erabiltzaile berriak erakartzeak eta badauden erabiltzaileei inpaktua eragiteak dakarren kostuaren segimendu zehatza egitea eta kostu biok bezeroek negozioari ematen dioten guztizko balioa baino txikiagoak izan daitezen ziurtatzea.
Ikastaro honetan era praktiko batean ikasiko duzu kanal anitzeko inguru batean dauden bereganatze-bideak aztertzen, inbertsioaren ROIa neurtzen eta analitika eragingarriaren erabakiak hartzen.

Comunicación y gestión de medios en una start-up digital

Lola HernandezIkusi online prestakuntza

6. Komunikazioa eta bitartekoen kudeaketa start-up digital batean

Badakigu ez duela zerikusi handirik start up baten komunikazioak ohiko enpresa batenarekin. Alde batetik gauzak arin egiteko premia egon ohi da, edozein proiekturen merkaturaketan denboraren faktoreak duen balioarengatik; bestetik baliabideak mugatuak izaten dira kostu handikoak edo puskatzaileak diren ekintzak egiteko; eta, azkenik, honelakoxe proiektuak berritzaileak izan ohi dira. Hau guztia aintzat hartuta 2.0 komunikazio plan eraginkorra sortzeko lan egingo da.