Prestakuntza Saioa: “Nola egituratu ekite-plan bat zure produktu edo zerbitzuak saltzeko”

Azaroak 23 / 9:00 – 13:00

B2B bezero-bereganatzea : Nola egituratu ekite-plan bat zure produktu edo zerbitzuak saltzeko

KBI Digital-ek abian jarri ditu zenbait lantegi B2B bereganatzeari buruz eta hurrengo 2 hilabeteetan burutuko dira.

Bezeroak bereganatzeari buruzko 1. saioa: Nola egituratu ekite-plan bat zure produktu edo zerbitzuak saltzeko

Lantegi honen helburua parte hartzaile bakoitzak bere proiektu edo enpresaren bezeroak bereganatzeko planaz hausnar dezala da, sinpleagoa eta eraginkorragoa egiteko. Parte hartzaile bakoitzak bere negozio eta inguruabarretan lan egingo du, saioa amaitutakoan bere produktu edo zerbitzuak saltzeko ekite-planaren zirriborro bat lortuz.

EGITARAUA:
  1. Sarrera
  2. Bezeroaren aurrean jarri aurretiko lana.
  3. 20 minutuko atsedenaldia
  4. Salmentaren prozesu eta gauzatzeari buruzko lana

Ekite-plana egituratzea

Nori zuzentzen zaio lantegia?

Enpresak bezero legez bereganatu nahi duen edonori, eta bereziki hurrengoei:

  • Bezero errentagarriak edo inbertsiogileak bilatu behar dituzten
  • Profesional liberal edo enpresa txikiei, bezero bat aukerarik onena haiek direla konbentzitzeko edo egunen batean bezeroen bila irten behar dutenean.

Azken batean, orain baino errazago saldu nahi duen edonori, ehiza-prozesutik (bezeroen bila irtetea) arrantza-prozesura (leku egokira joan, beharrezko baldintzak sortu eta eskaintzen duzuena interesatzen zaionarekin jardun) igaroz.

Hizlaria

Santiago Torre
Santiago Torre hizlaria da garapen pertsonal eta profesional eta lidergoari dagozkion gaietan.

Linkedin