Prestakuntza Saioa: “Nola eskuratu eta prestatu startupentzako finantzatze-erronda bat”

Azaroak 23 / 9:00 – 13:00

Negozio bat abian jartzerakoan nahiz badagoenari bultzada eman behar zaionean, ekintzaile askok azkenean finantzatze-errondaren mekanismo horretara jotzen dute.

Finantzatze-erronda proiektu bati ekiten diotenek beren lanbide ibilbidean aurrean izango duten prozesurik zailen eta zorrotzenetariko bat da. Finantzatze-erronda bat ondo amai dadila lortzea zeregin luze, neketsua eta gogorra da.

Ekintzaile-talde horiei lagundu ahal izateko, Kbi Digitalen jardunaldi guztiz praktiko bat antolatu dugu, eta bertan Carlos Ortiz Graciak prozesuan jarraitu behar diren arau nagusiak azalduko ditu.

Carlos Ortiz Gracia Seed Digital Capital Venture Capital Funtsaren cofounderra da eta, beraz, alde inbertsiogilearen ikuspegia eskainiko digu business angels-ek lortu nahi dituzten proiektu-motei dagokionez.

Leku-muga daukagu eta, horregatik, parte hartzeko erregistroa egin behar da azaroaren 22a baino lehen.

EGITARAUA:

Finantzatzeko aukerak

  • Publikoa vs. pribatua
  • Parte-hartzaileak

Zenbat balio du nire startupak?

  • Startupak balioztatzeko metodoak

Nola lortu finantziazioa? 

  • Elevator Picth & Investor Deck & Business PlaN
  • Kasu praktikoa

Nola erregulatu sozietatearen arauak eta bazkideen arteko harremanak?

  • Bazkideen ituna eta klausularik ohikoenak

“Exit” estartegiak

 

Hizlaria

Carlos Ortiz Gracia
Seed Digital Capital Venture Capital Funtsaren cofounderra

Linkedin

 

Eman izena