Estrategia digitala edo negozio estrategia errealitate digital baterako? Bigarrena, zalantzarik gabe. Murgilduta gauden ekosistema digital berriak, edozein enpresa ekimen begiratzeko modu tradizionala aldatzera garamatza.

Ekosistema hori ulertzea, edo ulertzen hastea, gutxienez, da saio honen xedea, eta era berean, helburu hauek bete nahi dira:

– Digitala denaren dinamikak ulertzea.
– Aro digitalean jolasteko eta, ahal bada, irabazteko hartu beharreko erabakien ikuspegi bat.
– Negozio bat aukera digitalaren garapenean mugitzeko diskurtso bat.