Saio honek eskura daitezkeen finantza iturriei eta baliabideei buruzko ikuspegi zabal bat eskaini nahi du. Negozio baten aurkezpenaren eta garapenaren etapa bakoitzean bere finantza egitura egokituz joan behar da eta baliabide propioak (hazi kapitala) edo besterenak (businessangels, arrisku kapitalaren funtsak) bereziki ekintzaileentzat diseinatu diren laguntza publikoekin konbinatu behar dira. Ikastaro honi esker, eskuragarri dauden baliabide horiek guztiak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek.