Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Ekintza, EPEL eta Beaz, SAU enpresa publikoen bitartez, egindako hitzarmen baten bidez sortu zen KBi Digital Bilbao Bizkaia (KBi Digital-a aurrerantzean), ekintzailetza digitaleko proiektuen inkubagailu aurreratua. Bere helburu nagusia da enpresa sortu berrien eta jada eratuta dauden enpresen ekintzailetza proiektuak sustatzea, ekonomia digitalaren sektorean.

KBi Digital-ek esparru digitalean berrikuntza lortzeko eta ekimenak garatzeko erreferentziazko zentro bihurtu nahi du, startup-en eta aplikazio berrien sorkuntzan eta IKTen sektoreko enpresak garatzeko…Azken finean, Bilbao Bizkaia lurraldean ingurune digitaletarako berrikuntza eta sorkuntza zentro bat abian jartzean datza, eta erakunde lankide eta babesle gehiagok parte hartzeko zentro ireki bat izango da.

Aipatutako bi erakundeek jakin badakite orain artean egindako esperientzietan garbi ikusi dela sektore honetan abian jarri diren inkubagailu aurreratuak eta espezializatuak, kokatzen diren hirietan eta lurraldeetan eduki digitalen eragile bihurtu direla. Horregatik, gure ustez, jarduera lortzeko balio dezake mugikor, telebista eta multieuskarrietarako aplikazioen, Interneten oinarritutako negozioen, bideo jokoen eta eduki digitalen produkzioen garapenean espezializatutako inkubagailu bat sortzeak eta martxan jartzeak.

 

Ezaugarriak

Hauek dira KBi Digital inkubagailuaren ezaugarri nagusiak: