Eraikina
0 solairua
Zona publikoa
Beheko solairuak funtzio soziala eta zerbitzukoa eskaintzen die auzoan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei, alde batetik. Elkarte ekimena sustatzeko pentsatu den espazio batean datza eta auzoko dendek, establezimenduek eta auzotarren taldeek erabili ahal izango dute, herritarren eta enpresen sinergiak sustatzeko ekimenak, erakusketak eta jarduerak antolatzeko.
Hala ere, KBi DIGITALek berak antolatutako ekimenak ere garatu ahal izango dira espazio horretan, baita inkubagailuan kokatutako proiektuak eta profesionalak ere.
-1. solairua
Jangela eta aisialdia
Instalazio honetan daude KBi DIGITALeko erabiltzaileentzako barruko zerbitzuak, hala nola aldagelak eta biltegiak, eta bereziki jangela. Espazio hau eraikin osoko coworking espazioen luzapen bat izatea espero da.
1-4 solairuak
Proiektuak
200 m2 inguruko lau solairu. Solairu bakoitzean 20 lagun kokatzeko adina altzari dago.
Enpresen eta proiektuen arteko lankidetza sustatzeko, instalazioak espazio irekien antzera diseinatu dira eta bertan kokatutako mahaiak eta aulkiak erabiltzaileek nahi bezala jar ditzakete. Horrez gain, solairu guztietan bilerak egiteko leku bat dago; pribatutasun handiagoa du gela horrek.
5. solairua
Kudeaketa langileak eta prestakuntza gelak
200 m2-ko azalera du solairu honek ere eta KBi DIGITALen kudeaketa egiteko lekua da. Bertan lan egiten dute inkubagailuan dauden proiektuen eta profesionalen arretaz eta jarraipenaz arduratzen diren langile teknikoek.
Era berean, bi prestakuntza gela ditu. 20 lagunentzako edukiera du bakoitzak eta prestakuntza tailerrak garatzeko beharrezkoak diren bitartekoak dituzte.
6. solairua
Auditorioa
Azken solairuan espazio garbi bat dago. 80 lagunentzako edukiera du eta espazioa antolatzeko aukera desberdinak ditu; azkenik, hiriaren ikuspegi paregabea eskaintzen duten bi terraza handi ditu.
Bertan kokatutako enpresek produktuak eta zerbitzuak aurkezteko eta jardunaldiak antolatzeko espazio paregabea da, baita prestakuntza ekintzak garatzeko ere.
Ekipamendua
Erabilera anitzeko gelak
WIFI eta inprimaketa
Zerbitzarien gela
24/7 sarbidea
Atsedenguneak
Biltegiratzeko espazioa
Historia
1960an industria erabilerarako eraiki zen eraikin bat, inoiz erabili ez zena, sorkuntzaren eta berrikuntzaren fabrika bihurtu zen 50 urte beranduago, MATIKO auzo bilbotarraren bihotzean. Hiriko ekonomia berri baten zerbitzura jarritako eraikin bat.
Eraikin berritzaile bat da eta bere fatxada ikusgarriak nabarmentzen du. Altzairu galvanizatuko kableen erretiluak ditu, LED pantailen bidez argiztatuak. Eraikinari nortasuna eta irudi futurista ematen dio, zentroaren filosofiarekin bat etorriz. Joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan Irazabal familiak eraiki zuen higiezina eta 2013an Bilboko Udalari eman zion, baldintza bakar batekin: auzoko garapen ekonomikoa eta gizarte kohesioa sustatzeko leku bat eskaintzea.