Laneko espazioa
KBi Digital inkubagailuan laneko espazio bat betetzea, lagapen erregimenean. (Erabiltzaileek mahai bat, aulki bat eta konexioa edukiko dute eta eraikineko espazio komunak erabili ahal izango dituzte)
Tutorizazioa
Proiektuaren tutorizazioa. Bilbao Ekintzak eta Beaz-ek erabiltzaileen eskura jartzen dituzten enpresen sorkuntza eta hobekuntza lehiakorra sustatzeko programetara eta zerbitzuetara sartu ahal izango dira.
Bizkortzea
KBi DIGITALen bizkorgailuaren zerbitzuak erabiltzeko aukera (mentoring, merkaturatzea, ekitaldien eta inbertsio txanden antolakuntza, aholkularitza estrategian eta negozioaren garapenean, enpresa eragileen kontaktuak), zerbitzua erregulatzen duten terminoetan.
Prestakuntza
Prestakuntza jardueretan lehentasuna eta doako parte hartzea KBi DIGITALen antolatzen diren eta KBi DIGITALek antolatzen dituen prestakuntza programako jardueretan zein jarduera espezifikoetan.
Networking
Zentroan antolatutako enpresa proiektuekin erlazionatutako dinamikak, erakusketak, foroak eta hainbat dinamizazio jarduera, aipatutako proiektuen arteko lankidetza maila areagotzeko.
Proiektuen hedapena
KBi DIGITALen komunikazio euskarriak eta bitartekoak erabiltzea enpresek eta profesionalek egindako proiektuak eta jarduerak hedatzeko.