B&V Apps

Aplikazio mugikorren garapena


B&V Apps teknologia-enpresa berritzailea gara. Mugikortasunaren inguruko software-soluzioak sortzen adituak gara. Smartphone, Tablet, Wearables eta IoT-en neurrira egindako aplikazioen aholkularitzan, garapenean eta diseinuan espezializatuta gaude. Kalitate handiko softwarea sortzen dugu, erabiltzaile-esperientzia handia eta sormena, proiektu bakoitzerako berariazko beharrak eta helburuak betetzeko.

Proiektuak

Bugaloop

Marketplace


Berritzailez osatutako taldea gara, eta gure helburua autoeskolen sektorea aldatzea eta mundu digitalera eramatea da. Horrela, kontratazioa eta ikasketa erabilerrazagoak izango dira guztiontzat; lagungarriagoa eta pertsonalizatuagoa. Gure helburua autoeskolen eta erabiltzaileen arteko harremana hobetzea da; beraien esperientzia hobetzea, azken finean.

Proiektuak

Buscolook

Moda


Modaren munduko enpresa berritzailea gara. Gure taldeak egiten gaitu indartsu, modan aditu, hurbiltasunarengatiko marketina. Buscolook-en saltokian erosteko esperientzia ez galtzea nahi dugu. Horretarako, gure aplikazioak on line mundua eta dendan egiten diren erosketak konbinatzen ditu, aplikazioen merkatuan berria den teknologia erabiliz.

Proiektuak

Decoramus

Marketplace


Dekoraziozaleak garen profesional-taldea gara, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia dugu marketinaren eta Interneten munduan. Habitataren sektorea espezializatuta gaude. Altzarien eta dekorazioarekin zerikusia duten zerbitzuen salmentan eta sustapenean espezializatuta dagoen gaztelaniazko plataformarik handiena da Decoramus. Guztira, 500.000 erreferentzia eta 1.500 marka baino gehiago ditugu.

Proiektuak

DOG VIVANT

Zerbitzuak


“Hau bizi txakurra” esan zuenak ez zituen Dog Vivant eta bere hotelak, jatetxeak, tabernak, dendak… ezagutzen, horietan guztietan zure txakurra eta biok ongi etorriak izango zaretelako.
Txakurrak gustatzen zaizkigu eta haiekin batera bizitzaz gozatzea maite dugu; horregatik txakurrak onartzen dituzten establezimenduak identifikatzen eta sustatzen ditugu. Aldi berean, zerbitzu eta garraioei buruzko informazioa biltzen dugu txakurren ikuspegitik, haiekin batera plan, irteera eta bidaiarik onenak planifikatzeko.

Proiektuak

Domesticoo

Zerbitzuak


Domesticoo-ren taldea etxeko enpleguaren eta marketin digitalaren merkatuan esperientzia handia duten bi kidez osatuta dago, gure erabiltzeen beharrei arintasunez eta dinamikaz erantzun ahal izateko. Gure helburua da etxeko zerbitzu bat behar duenari erantzun bereizia eskaintzea, gure erabiltzaileek hautagaiak zorroztasun profesional handiagoarekin aukera ditzaten.

Proiektuak

KOALA STUDIOS

Audiovisual


Koalak Studios ikus-entzunezko sortze eta ekoizpen estudio bat da. Bideo-marketin eta arte-eduki propioan espezializatuta gaude. Istorioak kontatzen ditugu eta estrategia eta kanpainak sortzen ditugu zure helburuko publikoarengana heltzeko ekite-ildo eraginkorrekin.
Egiten duguna maite dugu, esperientzia zabala eta engagement indartsua dugu arlo digitalean, zintzoa eta etengabe hazten ari den gure publikoaren laguntzari esker. Erabateko konpromisoa dugu benetakoarekin. Gure lanek konfiantza eta sinesgarritasunaren balio erantsia dute.

Proiektuak

Lattip

Hostalaritza


Latipp berrikuntza eta teknologia berriak erabiliz ostalaritzaren arloan kudeaketa hobetzeko sortutako start-upa da.

Talde gazte baten eskutik sortu da, ostalaritzaren arloan arauak aldatzeko gogoz.

Proiektuak

MiniShoes

Moda


Ekintzaile gazteez osatutako talde batek ilusioz beteriko erronka bati esker 2013ko maiatzean sortu zen enpresa gara.  Gure helburua kalitatezko eta berezko estiloa duten haurrentzako zapatak oso prezio merkean eskaintzea da. Minishoes enpresaren lehen urratsak Estatuko fabrikatzailerik onenak bilatzea izan zen, 0 eta 8 urte arteko haurrentzako zapatak aukeratzeko.  Guretzat bere produktuen kalitatea da garrantzitsuena.

Proiektuak

Onurabat SL

Zerbitzuak


Adar bi: lehenengoaren marka Rabomedia da, weberako aplikazioen garapena; bigarrena “web angels” deritzona da. Ekintzaileei ideia garatzeko laguntza ematen diegu, proiektuaren alderdi teknikoa osoa eta marketinaz arduratuz.

Quarizmi AdTech

Zerbitzuak


Teknologia arloko euskal enpresa berria gara eta gure helburua online publizitate agentziei bere bezeroen inbertsioen itzulkinak bikoizten laguntzea da. Gure lehenengo produktua, Quarizmi, teknologia adimenduna, sinple eta soila da eta iragarkien konbinaketak eta lehia-estrategia sortzeko gauza da; horrela agentzietako bezeroen kanpaina digitalen mozkinak arin handi daitezke giza esku-hartzerik gabe.

Proiektuak

Solidarters

Artea eta kultura


Artearen eta munduaren kulturan aldez aurretik ezarrita dauden arauak aldatu nahi ditugu. Artistentzako eta artezale eta kulturazaleentzako gizarte-sarea gara, eta kontsumo arduratsuarekin eta konprometituarekin lotutako marketplace bat dugu. Artea eta kultura hedatu nahi dugu, eta haiei lagundu nahi diegu, beraz, erosketa bakoitzaren ehuneko bat gizarte-proiektu baterako bideratzen dugu.

Proiektuak

VenuesPlace S.L.

Zerbitzuak


VenuesPlace ekitaldi korporatibo zein sozialetarako hemengo lehen gune-bilatzailea da. 4000 leku (venues) baino gehiago ditu bere direktorioan eta bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkitu ahalko duzu eta zuzenean nahi beste lekuren kotizazioa eskatu. 24 orduko epean venue bakoitzaren erantzuna jasoko duzu artez. (gehiago…)

Proiektuak

Weereel

Audiovisual


Ikus-entzunezko freelance merkatuari zuzendutako on-line plataforma bat gara. Eskaintzen dugun gunean bezeroek bezerorik onenak eta proiektuak plataforman osorik kudeatzeko tresnak aurki ditzakete. Weereelen helburua bideo eta soinu arloko bezeroen urrutiko lan harremanak erraztea eta bultzatzea da.

Wegow

Musika


Interneteko enpresa desberdinetatik etorritako talde gaztea gara y zuzeneko musikaren inguruko lehen plataforma izan nahi dugu. Musika ekitaldien arloan pisu handia lortu nahi dugu eta benetako komunitatea sortu, non inor ez den geratuko kontzertu bat ikusi gabe joateko lagunik ez duelako.

Proiektuak

Enpresa hauek KBi DIGITAL-ean egon dira

Wheelsland

Automobilgintza


Merkatuan dagoen hagunen marketplace-rik handiena gara. B2B eta B2C estrategiak erabiltzen ditugu marka, banatzaile, saltoki eta kontsumitzaileen artean. Gure espezialitatea gehien gustatzen zaizkigun gauzetan berritzaileak izatea da: hagunen munduan, hain zuzen. Gure webguneari, errealitate areagotuko 2D eta 3D simulagailuei eta etorkizuneko telefono mugikorretarako aplikazioari esker, bezeroen zerbitzura jartzen ditugu bai softwarea bai garapenak.

Proiektuak