Baldintzak eta tarifak

 

Egonaldiaren baldintzak

 

  • Garbiketa eta mantentzea

  • Elektrizitatea

  • Berokuntza eta aire egokitua

  • Internet

  • Altzarien erabilera

  • Material komunen erabilera

  • Bilera aretoa

  • Sukaldearen eta jangelaren erabilera

 

Egonaldiaren iraupena

 

Proiektuen sustatzaileak

Proiektuen sustatzaileak

Proiektuen sustatzaileen kasuan, 6 hilabetekoa izango da hasierako iraupena; 12 hilabetera arte luzatzeko aukera dago.
Start-upak

Start-upak

Startup-en kasuan (azken 4 urteetan sortutako enpresak) urte batekoa izango da kontratuaren gutxieneko iraupena eta gehienez ere 4 urte iraungo ditu.
Sortutako enpresak

Sortutako enpresak

Garatzeko proiektu berritzaile bat aurkezten duten eta jada sortuta dauden enpresen kasuan, urte batekoa izango da kontratuaren gutxieneko iraupena eta gehienez ere 3 urte iraungo ditu.
Profesionalak

Profesionalak

Profesionalen kasuan, 6 hilabetekoa izango da kontratuaren gutxieneko iraupena eta gehienez ere 4 urte iraungo ditu.

Kasu guztietan, KBi Digital inkubagailuaren Kudeaketa Batzordeak zentroan kokatutako proiektu guztien urteko balorazioa egingo du, proiektuak zentroan garatzen jarraitu ala ez erabakitzeko. Kudeaketa batzordeak egindako urteko balorazioa negatiboa izanez gero, lagapen hitzarmena bertan behera geratuko da.

Salbuespen moduan, eta Kudeaketa Batzordeak eskatzen badu eta Bilbao Ekintzako Zuzendaritza Orokorrak onartzen badu, egonaldiaren iraupenaren baldintzak aldatu ahal izango dira, betiere zentroan kokatutako proiektuen garapenaren arabera.