Hautapen irizpideak

KBi Digital-en mugikor, telebista eta multieuskarrietarako aplikazioen, Interneten oinarritutako negozioen, bideo jokoen eta eduki digitalen produkzioen garapenarekin erlazionatutako proiektuak eta jarduerak garatuko dira nagusiki.

Proiektuei dagokienez, produktu eta zerbitzu berritzaileak izango dira proiektuen xede, merkatu orokorrera bideratuta egongo dira eta jarraian aipatutako arlo batean edo antzekoren batean garatuko dira:

Zentrora sartzeko, aldeko balorazioa lortu beharko da ondoren aipatuko diren irizpideetan:
  

startups

  • Eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen izaera berritzailea
  • Produktuen eta zerbitzuen xede den merkatu orokorraren potentziala
  • Proiektuek jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko duten potentziala
  • Talde sustatzailearen sendotasuna eta gaitasuna
  • Negozio plana
  • KBi Digital-en jada ezarrita dauden proiektuekin lankidetza sortzeko potentziala

empresas

  • Hazteko potentziala
  • Negozio plan eta/edo garapen proiektu berritzailea, hazteko potentziala duena eta merkatu orokorretara iristeko gaitasuna duena.
  • Eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen merkatura sartzeko aukera
  • Talde sustatzailea
  • KBi Digital-en jada ezarrita dauden proiektuekin lankidetza sortzeko potentziala

profesionales

  • Ezagutza maila eranskinean zehaztutako arloetan
  • Esperientzia
  • KBi Digital-en jada ezarrita dauden proiektuekin lankidetzan aritzeko potentziala
  • KBi Digital-en kokatutako gainerako profesionalekin komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko gaitasuna
  • Bokazio ekintzailea