Ekintzaileak

Ekintzaileak

Enpresa bat sortzeko proiektu bat aurkezten duten ekintzaileak, Bilbao Ekintzaren edo Beaz-en, edo beste erakunde batean, Enpresa Sustapenerako Arloan Negozio Planean aurrerapen esanguratsuak egin dituztenak, betiere aipatutako proiektua bideragarritzat jo badute Bilbao Ekintzako eta Beaz-eko langile teknikoek.
Startup-ak

Startup-ak

Lau urtetik beherako antzinatasuna duten enpresak, betiere EJZn alta emanda badaude, helbide fiskala Bizkaian badute eta proiektu berritzaile bat, hazteko aukera duena eta merkatu orokorretara iristeko gaitasuna duena aurkezten badute.
Enpresak

Enpresak

Enpresa eratuak, EJZn alta emanda badaude eta helbide fiskala Bizkaian badute, proiektu berritzaile bat, hazteko aukera duena eta merkatu orokorretara iristeko gaitasuna duena aurkezten badute, lau urtetik gorako eta 10 urtetik beherako antzinatasuna badute, 10 langile baino gehiago ez badute eta milioi bat euro baino gehiago fakturatzen ez badute.
Profesionalak

Profesionalak

Profesionalak, EJZn alta emanda badaude eta helbide fiskala Bizkaian badute, eta ondoren adierazitako profil bat betetzen badute: Frontend garatzailea, Backend garatzailea, iOS garatzailea, UX diseinatzailea/espazialista; eta eduki digitalen sektorearekin erlazionatutako zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten beste hainbat profesional.

Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileek beren enpresa jarduera beste higiezin batean dagoen espazio batean garatu ahal izango dute, eta era berean, higiezina eska dezakete, negozio ildo berri bat irekitzeko edo udalerrian hazteko potentzial handia duen proiektu berritzaile bat garatzeko.

Horrez gain, KBi Digital-en sartu ahal dira bertan kokatutako proiektuen garapenean eta bizkortzean laguntzen duten erakundeak eta enpresak eta/edo inkubagailuaren funtzioak betetzen laguntzen dutenak. Ezin dira sartu, aitzitik, erakunde eta sozietate publikoak eta/edo administrazioen mendeko erakundeak.